XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbakizko adibidea ikusteko, har ditzagun datu hauek: -ren espresioan ordezkatuz gero, ateratzen da.

Bukatzeko, saia zaitez beste problema hau ebazten.

Bizikletaz zabiltza mendi eta baserrien artean dagoen kaminotxoan.

Bapatean, errepide erdian behi handia dagoela ikusi duzu.

Ez dirudi hortik mugitzeko asmoa duenik.

Bestalde, errepide osoa betetzen du eta ez dago eskibatzerik.

Beraz frenatu beharra dago.

Gelditzea lortuko al duzu, ala behiaren kontra muturreko galanta hartuko duzu?.

Etxerako praktika: Erreakziozko motorea

Hurrengo praktika oso gertaera ezagunean eta era berean oso garrantsitzuan oinarritzen da.

Erreakziozko motoreak, adibidez, oinarri bera du.

Esan dezakegu, beraz, erreaktorea egitera goazela.

Azken finean Hirugarren Legearen erabilpena besterik ez da.

Behar duzun materiala

Globoa / Edateko lastotxoa / Josteko haria / Zeloa //.

Prozedura

Egin ezazu irudiko muntaia.

Hariak tentsaturik egon beharko du.

Lastotxoa harian sartu eta globoari itsatsi.

Globoa puztu eta askatzen baduzu, ziztu bizian aterako da.